- Home
- Liburu denda
- Literatur ibilbideak
Literatur ibilbideak
Gai ezberdinetan sakondu ahal izateko
hainbat ibilbide proposatzen dizkizuegu
atal honetan.
Txalapartak 30 urte: Durangon salduenak
Txalapartak 30 urte betetzen dituen honetan, Durangon gehien saldu diren izenburu batzuk errepasatzen ditugu hemen, urtez urte. 1988an joan ginen lehenengoz. Inork ez gintuen ezagutzen, baina berehala publikoaren konplizitatea sentitu genuen, nahiz eta sei izenburu besterik ez eraman. Urte hauetan ehunka izenburuk izan dute lekua gure standetan. Edizio batzuetan arrakastatsuenak izan ziren hainbatekin ibilbide hau osatu dugu.
Burujabetza energetikoruntz
Duela urte bat jada, energiaren prezioa goraka ari zen unean, Xabier Zubialderen Hacia la soberanía energética. Crisis y soluciones desde Euskal Herria izeneko liburua aurkeztu genuen Iruñean. Leporaino betetako aretoan Antonio Aretxabalak (geologoa, Iruñeko Opusen Unibertsitatetik berriki kaleratu dutena Esako urtegia handitzeko obrari buruz egin dituen txostenengatik), Pablo Lorente Castejongo militante ekologista ezagunak eta idazleak bereak gaur egungo egoera aztertu eta etorkizun goibel samarra aurkeztu zuten burujabetza energetikoaren arloan.
Angela Davisen atsedenik gabeko borroka
Angela Y. Davis, ekintzaile politikoa, Filosofiako irakaslea eta EBetako Pantera Beltzak mugimenduko eta Alderdi Komunistako militantea, poliziaren muntaia baten biktima izan zen, eta haren ondorioz atxilotu eta espetxeratu egin zuten, hilketa eta bahiketa leporatuta. Kartzelaratu zutenean elkartasuneko mugimendu handia piztu zen mundu osoan. Kartzelen abolizioaren eta beltzen nahiz emakumeen askatzearen aldeko borrokalari nekaezina da, eta artikulu eta liburu ugariren egile, nabarmenenak Emakumeak, arraza, klasea, Are Prisons Obsolete? edo bere autobiografia. Txalapartak La libertad es una batalla constante (Askatasuna etengabeko borroka da), argitaratu du, esklusiboa Klubeko kideentzat.
Errusiar Iraultza: 100 urte
Urriko Iraultza ospatzeko, ezinbestekoak diren bi izenburu argitaratu ditugu Txalapartan, mugarri historiko horren epizentrotik idatzi zirenen artean hoberenak, gure ustez. Urtemugaren harira, gai horren inguruko entsegu eta eleberriz beteta dugu liburu-denda. Batzuk gomendatzen dizkizuegu hemen.