- Home
- Pribatutasun-politika
Pribatutasun-politika
Cookie-ei buruzko politika
Cookie izenekoa fitxategi bat da, zenbait web-orritan sartzean zure ordenagailuan deskargatzen dena. Cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo bere ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko aukera ematen diote web-orri bati, eta jasotzen den informazioaren arabera eta zure ekipamendua erabiltzen duzun moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
Cookie-ak funtsezkoak dira Interneten funtzionamendurako, eta ezin konta ahalako onurak ematen dituzte zerbitzu interaktiboen prestazioan, gure web-orriko nabigazioa eta erabilgarritasuna erraztuz.
Ondoren emango dizugun informazioak zer cookie-mota dauden ulertzen lagunduko dizu:
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei (IMEGZ) buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k gure webgunean erabiltzen diren cookie-ei buruzko informazioa ematen du:
Halaber, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k erabiltzaileari jakinarazten dio aukera duela bere ordenagailua cookie-en harrerari buruz informatzeko moduan konfigura dezakeela. Horrela, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake.
Ondoren emango dizkizugu konfigurazio hori egiteko erabil daitezkeen nabigatzaileen estekak:
- Firefox hemendik: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-lossitios-we
- Chrome hemendik: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
- Explorer hemendik: http://windows.microsoft.com/es-es/internet-explorer/delete-managecookies#ie=ie-10
- Safari hemendik: https://support.apple.com/kb/ph17191?locale=es_ES
- Opera hemendik: http://help.opera.com/Windows/11.50/es-ES/cookies.html
Erabilera-baldintzak
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei (IMEGZ) buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 22.2 artikuluan xedatutakoa betez, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k gure webgunean erabiltzen diren cookie-ei buruzko informazioa ematen du: Aipaturiko Legeko 10. artikuluko eskakizunaren arabera, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k datu hauen berri ematen du:
Webgune honen titularra EDITORIAL TXALAPARTA SLL da, IFK B31464522 eta SAN ISIDRO KALEA, 35 1-A 31300, TAFALLA (NAFARROA) egoitza soziala dituena, Merkataritza Erregistroan inskribatua, 336. liburukian, 207. folioan, NA7385 orrian eta 9. inskripzioan. Hauxe da enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: info@txalaparta.eus.
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUN-ARAUBIDEA
EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren webgunean nabigatzeak, sartzeak eta hura erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du. Horregatik, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren webgunean nabigatzen den unetik, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen dira, kasuaren arabera nahitaez bete beharreko araudia aplikatzearen kalterik gabe.
EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere erantzukizuna onartzen du webgunearen erabilera egokirako. Erantzukizun hori honako arlo hauetara zabalduko da:
- EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k zenbait edukitara edo web-orriak eskainitako zerbitzuetara iristeko prestatutako inprimakietan erabiltzaileak emandako informazioaren egiazkotasuna eta zilegitasuna.
- EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauek, Legeak, moralak, ohitura onek edo ordena publikoak xedatutakoaren aurka erabiltzea edo, beste edozein modutan hirugarrenen eskubideak edo webgunearen funtzionamendua bera urratzea eragin dezaketenak.
ESTEKEN ETA ERANTZUKIZUN-SALBUESPENEN POLITIKA
EDITORIAL TXALAPARTA SLL ez da egingo bere webgunean jarritako esteken bidez erabiltzailea sar daitekeen esteken edukiaren erantzule eta adierazten du inoiz ez duela aztertuko edo kontrolatuko sareko beste webgune batzuen edukia. Halaber, ez du bermatuko bere jabetzakoak ez diren eta esteken bidez sartzeko aukera ematen duten webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.
EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k adierazten du bere webgunean nabigatzearen ondorioz bere webgunearen erabiltzaileei edozein kalte ekiditeko behar diren neurri guztiak hartu dituela. Horren ondorioz, EDITORIAL TXALAPARTA SLL ez da egingo, inolaz ere, Interneten nabigatzearen ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteen erantzule.
ALDAKETAK
EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k eskubidea du bere webgunearen edukian, aldez aurretik abisatu gabe, egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko. Webgunearen edukiei dagokienean, haren erabilera-baldintzei dagokienean eta kontratazio-baldintza orokorrei dagokienean. Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onar daitekeen edozein modutan, eta nahitaez bete beharko dira web-orrian argitaratuta dauden aldian eta ondorengo beste batzuek aldatzen ez dituzten arte.
INTERNET BIDEZKO KONTRATAZIO-ZERBITZUAK
EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren webgunearen zenbait edukik Internet bidez kontratatzeko aukera ematen dute. Horiek erabiltzeko nahitaez irakurri eta onartu behar dira EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k xede horretarako ezarritako kontratazio-baldintza orokorrak.
DATUAK BABESTEA
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) xedatutakoaren arabera, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k bere webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die enpresak bere orrialdeetako inprimakien bidez jasotako datu pertsonalak EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren erantzukizunpeko fitxategi batean sartuko direla bi alderdien artean ezarritako konpromisoak errazteko, arintzeko eta betetzeko helburuarekin.
Halaber, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k jakinarazten du sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak erabil daitezkeela helbide honetara idatzi bat bidalita: SAN ISIDRO KALEA, 35 1-A 31300, TAFALLA (NAFARROA).
Erabiltzaileak EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ri aurkakoa adierazten ez dion bitartean, horrek ulertuko du haren datuak ez direla aldatu, erabiltzaileak konpromisoa duela EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ri edozein aldaketaren berri emateko eta EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k baimena duela datu horiek erabiltzeko alderdien arteko harremana fidelizatu ahal izateko.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
EDITORIAL TXALAPARTA SLL bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orriaren jabetza intelektual eta industrial eskubide guztien titularra da, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren titulartasuna duten bertako elementu guztiena (irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautespena, haien funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako behar diren ordenagailuko programak, etab.). Beraz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta Espainiako eta erkidegoko arlo horretako araudia nahiz gaiari buruzko eta Espainiak izenpetutako nazioarteko tratatuak aplikatuko zaizkie.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legeko 8. artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, debekatuta dago web-orri honen eduki guztiak edo horien zati bat merkataritza-xedeekin erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean adieraztea, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko bidez, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren baimenik gabe.
Erabiltzaileak EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren titulartasuna duten Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa izango du. Atariko elementuak bistaratu ahal izango ditu eta inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarritan biltegiratu, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada. Erabiltzaileak ez du ezabatu, aldatu, baztertu edo manipulatu behar EDITORIAL TXALAPARTA SLL-ren orrialdeetan instalatutako edozein babesgailu eta segurtasun-sistema.
LEGE EKINTZAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Halaber, EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k eskumena du bere webgunearen eta edukien erabilera bidegabeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egokiak iruditzen zaizkion ekintza zibil edo penalak aurkezteko.
Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatu behar den araudiaren arabera arautuko da. Desadostasunen bat sortzen bada, alderdiek arbitrajepean jar ditzakete beraien arteko gatazkak edo jurisdikzio arruntera jo dezakete gaiaren inguruko jurisdikzio eta eskumenari buruzko arauak betez. EDITORIAL TXALAPARTA SLL-k NAFARROAN du helbidea.