948 merkatua
Txalaparta Nafarroako Argitalpen-Azokan
Nobedade guztiak eta gure argitalpen funtsa, zure eskura. Bisita gaitzazu!
Iruñeko Sarasate pasealekuan jarritako estalpe batek hartuko ditu Nafarroako Argitalpen II. Azokan parte hartuko dutenen 20 erakustokiak: argitaletxeak, diskoetxeak, fundazioak, elkarteak eta erakundeak. Txalapartaren erakustokian gure liburu berrienak eta gure argitalpen funtsak izanen dituzu eskura.

Joan zen urtean azoka Geltokin egin zen, Nafarroako Gobernuak antolatuta 948 Merkatua izeneko programaren barnean. Aurten, berriz, Gobernuak hitzarmen bat izenpetu du Nafarroako Argitaletxe Independenteen Elkartearekin, elkarteak berak susta dezan ekimena.
Hortaz, azaroaren 21etik 25era eginen da, Iruñeko Sarasate pasealekuan, 10 x 32 metroko estalpe batean. 20 erakustoki izanen ditu eta, horrekin batera, aurkezpenak, hitzaldiak eta musika emanaldi akustikoak egiteko gune bat. Aurten parte hartuko dute bederatzi argitaletxek, bi fundaziok, bi kultur elkartek, diskoetxe batek eta Nafarroako Gobernuak. Azoka egunero egonen da zabalik, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
Ezaugarri horiek biltzen zituen ekitaldi bat antolatzea sektorearen aspaldiko aldarrikapena zen. Hala, Nafarroak bigarren aldiz izango du azoka bat liburu-argitaletxeen, disko-etxeen, eguneroko eta aldizkako prentsa-argitaratzaileen, tokiko aldizkarien edo Nafarroako Gobernuaren argitalpenak erakusteko. Azken batean, Nafarroako argitalpenen aberastasunaren panoramika bat eskaintzea da kontua, enpresa handietatik hasi eta autoedizioko proiektuetaraino.
Ekitaldiak eta aurkezpenak
- Larunbata 24, 19:30. "Memorias de editores rojo-separatistas". Solasaldia, Jose Mari Esparza, Zaloa Basabe eta Pernando Barrenarekin.
- Igandea 25, 13:00. Altsasu. El caso Alsasua liburuaren aurkezpena, Aitor Agirrezabal eta Aritz Intxustarekin. Liburua salgai azokan ostiraletik aurrera.
- Mikel Santos, Belatz, El tesoro de Lucio - Gerezi garaia sinatzen egongo da: azaroak 22, osteguna, 18.00etatik 20.00etara, azaroak 24, larunbata, 18.00etatik 20.00etara eta igandean 11.30etatik 13.30etara.
Nobedadeak
Albiste eta ekimen berriak
Euskal Herriko historia XX.mendean
El pulso de la calle, en una novela negra
2025.02.11
La toma de conciencia del colonizado
2025.02.10
Iruzkinak 0 iruzkin