Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Ekimenak
  • Tupust! komiki antologia feministaren aurkezpena Iruñean

Euskal komikigintza

Tupust! komiki antologia feministaren aurkezpena Iruñean

Hamalau istoriok osatzen dute antologia, horien atzean hogei artista dauden arren, ilustratzaileak zein gidoilariak

Tupust! komiki antologia feminista honen atzean izen bereko kolektiboa dago. Horien helburu nagusiak dira komikia eta feminismoa uztartzea, egileen arteko sare bat osatzea, sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea, eta haien intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea; tartean, Tupust! komiki feministaren argitalpena bera. Proiektuan interesik bai? Ba hortaz guztiaz mintzatuko dira Katakraken antolatu duten aurkezpenean.

Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure Euskal Herri honetan ere. Egoerari erreparatzerakoan, harrigarriki beldurtu gintuen ikusteak zeinen tradizional eta heteronormatibo izan garen eta garen istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan eta zeinen espazio gutxi duten eta izan duten ikuspegi binario horri kontra egin eta harago joan nahi (izan) duten sortzaileek. Euskal Herrian oso iraultzaileak izan gara gai jakin batzuen inguruan, baina oso tradizionalak genero-sexu rolen eraikuntzan, estereotipoen betikotzean. Tupust! horri guztiari buelta emateko asmoz jaio da.

Hamalau komiki, hogei egile, helburu bakarra: komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea. Egitasmo honek tupust egin ez dezan, irakurleari dagokio orain konplize bihurtzea, antologian barrena murgildurik.

Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen edizio honetan parte hartu duten egileak hauek dira: Irati Eguren Arruti, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua Otxoantesana & Amaia Lekunberri Ansola, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Aduriz Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

Iruzkinak 0 iruzkin

Erlazionatutako liburuak

15,00 14,25 Kluba
25,00 23,75 Kluba
19,97 19,97 Kluba
18,00 17,10 Kluba
21,00 19,95 Kluba
18,00 17,10 Kluba
22,00 20,90 Kluba
14,00 13,30 Kluba
16,00 15,20 Kluba

Albiste eta ekimen berriak

Euskal Herriko historia XX.mendean

Parte hartuko dute: Hainbat irakasle

El pulso de la calle, en una novela negra

2025.02.11

Trabajo sucio narra la lucha de su protagonista por salir adelante tras un pasado marcado por la kale borroka y la delincuencia, enfrentando...

La toma de conciencia del colonizado

2025.02.10

Luchar por tierra extraña es la primera novela escrita en tigriña y una de las primeras escritas en lenguas africanas. Creada en 1927, fue...