Euskal komikigintza
Tupust! komiki antologia feministaren aurkezpena Iruñean
Hamalau istoriok osatzen dute antologia, horien atzean hogei artista dauden arren, ilustratzaileak zein gidoilariak
Tupust! komiki antologia feminista honen atzean izen bereko kolektiboa dago. Horien helburu nagusiak dira komikia eta feminismoa uztartzea, egileen arteko sare bat osatzea, sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea, eta haien intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea; tartean, Tupust! komiki feministaren argitalpena bera. Proiektuan interesik bai? Ba hortaz guztiaz mintzatuko dira Katakraken antolatu duten aurkezpenean.

Orokorrean, umorea eta satira, eta are zehazkiago binetagintza eta komikigintza maskulinitateek gobernaturiko esparruak izan dira. Bai, baita gure Euskal Herri honetan ere. Egoerari erreparatzerakoan, harrigarriki beldurtu gintuen ikusteak zeinen tradizional eta heteronormatibo izan garen eta garen istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan eta zeinen espazio gutxi duten eta izan duten ikuspegi binario horri kontra egin eta harago joan nahi (izan) duten sortzaileek. Euskal Herrian oso iraultzaileak izan gara gai jakin batzuen inguruan, baina oso tradizionalak genero-sexu rolen eraikuntzan, estereotipoen betikotzean. Tupust! horri guztiari buelta emateko asmoz jaio da.
Hamalau komiki, hogei egile, helburu bakarra: komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea. Egitasmo honek tupust egin ez dezan, irakurleari dagokio orain konplize bihurtzea, antologian barrena murgildurik.
Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen edizio honetan parte hartu duten egileak hauek dira: Irati Eguren Arruti, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua Otxoantesana & Amaia Lekunberri Ansola, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Aduriz Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.
Últimas noticias y eventos
Euskal Herriko historia XX.mendean
El pulso de la calle, en una novela negra
11/02/2025
La toma de conciencia del colonizado
10/02/2025
Comentarios 0 Comentario(s)