Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Ekimenak
  • Euskal Herriko Historia Ilustratua III: aurkezpena Iruñean

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak

Euskal Herriko Historia Ilustratua III: aurkezpena Iruñean

Iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratu ditu Asiron eta Martintxoren lan honek

Gauza on guztiak bezala, luze jo du, baina hemen da Euskal Herriko Historia Ilustratuaren hirugarren liburukia, Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren proiektu handi eta premiazkoa. Orain arte egindako lana bikaina izan da, baina oraingoan aurkeztu digutenak aurreko guztia gainditzen du. Baleazaleen, marinelen, konkistatzaileen, abenturazaleen urdinkarak eta kostaldeko nahiz Iparraldeko herrien nabarrak bete dituzte orain orriak, aurrekoetako “barnealdeko” Erdi Aro nafar haren tokian.

Nola gertatu zen Matalasen matxinada? Kondairek dioten bezain epiko eta arriskutsua ote zen balea-ehiza? 1808an Donostia arpilatu eta erre zutenean, nola ikusiko zen dena airetik, eta nolakoa zen bertako kale Nagusia suntsitu aurretik? Nola egin zen 1794an 4.000 lapurtarren lekualdatze behartua, Munduteguy jeneralak agindutakoa?

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta gerraz beteak. Alde batean, herri xehea eta pobrea, gehienbat nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, eta, beste aldean, eliteak, banatuta, Espainiako nahiz Frantziako inperioen asimilazioaren eta bi estatuen errepresio bolada bortitzen artean. Testuinguru horretan, mota guztietako pertsonaiak sortu ziren: abenturazaleak, nabigatzaile handiak eta baleazaleak, emakumezko lehen idazleak, sorginak eta belagileak, konkistatzaileak, gerrillariak edo matxinoak…

Ezohiko ikerketa lanaren emaitza, hitzek ilustrazioei bidea ematen diete obra honetan, irudietan bilduz estreinekoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren egiazko protagonistei aurpegia jarriz. Iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian urrats sendoa.

Iruzkinak 0 iruzkin

Albiste eta ekimen berriak

Euskal Herriko historia XX.mendean

Parte hartuko dute: Hainbat irakasle

El pulso de la calle, en una novela negra

2025.02.11

Trabajo sucio narra la lucha de su protagonista por salir adelante tras un pasado marcado por la kale borroka y la delincuencia, enfrentando...

La toma de conciencia del colonizado

2025.02.10

Luchar por tierra extraña es la primera novela escrita en tigriña y una de las primeras escritas en lenguas africanas. Creada en 1927, fue...