- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525)
50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525)
Erraz etortzen zaizkigu gogora zenbait irudi, hala nola, Kristobal Kolon Ameriketara iristen, Agustina Aragoikoa frantsesen kontrako borroka zuzentzen, Vertzingetorix galiarra legio erromatarrei aurre egiten eta Joana Arc-ekoa patxada handiz urkamendira igotzen. Aldiz, nolakoa izan zen Amaiurko erresistentzia heroikoa, Pedro Nafarra mariskalaren heriotza edo Joana Garroren aurpegia, espainiarrek hil eta erre zutenean?Lan honek nafar erresistentziako paisaiak eta pertsonaiak birsortu nahi ditu, 1512tik 1525era bitartean Gaztelako inbasioari aurre egin zioten haiek, alegia. Horretarako, ikerketa historikoak dakarren zorroztasuna lagun, Nafarroako Erreinuaren konkistako 50 gertaera esanguratsuenak berreraiki dituzte Joseba Asironek eta Martintxo Altzuetak, marrazki bidez betikotzeko. Geure herri-imaginarioa sortzeko urrats bat gehiago; ahanztura nagusitu den 500 urte baino gehiagorekin bukatzeko saiakera bat.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin