Samir Amin
1931 El Cairo (Egipto) - 2018 París (Est. Francés)
Ekonomialari egiptiarra. Hirugarren Munduko gaietan aditua, “erdigune-periferia” kontzeptua erabili zuen kapitalismo aurreratuko eta azpigaratutako herrialdeen arteko harreman ekonomikoen azalpen global bat emateko, arreta bereziki Afrika beltzean jarriz. Haren proposamen nagusiaren arabera, hirugarren munduko beste ekonomialari batzuen iritziaren pareko, periferiako herrialdeek munduko merkatuaren deskonexio bati ekin behar diotela eta saihestu egin behar dutela lanaren nazioarteko banaketan parte hartzea, azpigarapenari aurre egin nahi badiote. Hauek dira kaleratu dituen obretarik esanguratsuenak: L’accumulation à l’échelle mondiale, Le developpement inegal, La nation arabe eta La déconnexion.
(Kairo, 1931) Ekonomialari egiptiarra. Hirugarren Munduko gaietan aditua, “erdigune-periferia” kontzeptua erabili zuen kapitalismo aurreratuko eta azpigaratutako herrialdeen arteko harreman ekonomikoen azalpen global bat emateko, arreta bereziki Afrika beltzean jarriz. Haren proposamen nagusiaren arabera, hirugarren munduko beste ekonomialari batzuen iritziaren pareko, periferiako herrialdeek munduko merkatuaren deskonexio bati ekin behar diotela eta saihestu egin behar dutela lanaren nazioarteko banaketan parte hartzea, azpigarapenari aurre egin nahi badiote. Hauek dira kaleratu dituen obretarik esanguratsuenak: L’accumulation à l’échelle mondiale, Le developpement inegal, La nation arabe eta La déconnexion.