- Home
- Liburutegia
- Egileak
- Samara Velte Morán
Samara Velte Morán
Samara Velte (Zarautz, 1991) hemeretzi urterekin hasi zen Berria egunkarian lanean, eta bertan trebatu zen kazetari modura. Nazioarteko politikaz jardun zuen lehenbizi, eta gizarte gaiez gero; azken etapa horretan, nagusiki generoari eta feminismoei lotutako auziak landu zituen. 2018. urtearen amaieratik ikerlari gisara dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikus-Entzunezko Komunikazioan graduatua da bertan, eta Diskurtso Ikasketetan espezializatu zen ostera Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. 2015ean Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen Kazetari Berria kategorian, Eskoziako erreferendumari 2014an egindako jarraipenagatik.
Zabaldu