Maria Llopis
Valencia (Valencia), 1975
Arte Ederretan lizentziatua da Valentziako unibertsitate politeknikoan, eta pro-sex feminista, postporno ekintzailea eta diziplina anitzeko artista da. Baita Roc izeneko kreatura baten ama ere. Pornografiari eta feminismoari buruzko Girlswholikeporno (2004-2007) taldeko autoreetako bat da. Bere lana erakutsi eta lantegiak eta hitzaldiak eman ditu mundu osoan: Bartzelona, Berlin, Ljubljana, Rio de Janeiro, Londres, San Francisco... Besteak beste, Genealogías feministas en el arte español: 1960-2010 erakusketak, Juan Vicente Aliagak eta Patricia Mayayok MUSACen erakusgai jarri zutena (2013), haren lana biltzen du. Horretaz gainera, El postporno era eso liburua kaleratu du (Melusina, 2010).