Paul Asensio Millan
Algorta (Bizkaia), 1970
Gazte mugimenduan eman zituen bere lehenengo pausuak. Egin egunkariaren Gaztegin gazte gehigarria sortu eta erredaktore lanak burutu zituen lau urtez. Aldi berean, Ezpala formakuntza eta eztabaidarako aldizkaria sortzen lagundu zuen. 18/98 sumarioaren barruan bi aldiz atxilotua eta espetxeratua. Iker Casanovarekin batera idatzi zuen Argala (Txalaparta, 1999).