Carlo Bata
Milán (Italia), 1975
Politika-zientzietan lizentziatu zen Milango Unibertsitatean, eta Hispaniar kulturaren historia irakatsi du Napoliko L’Orientale Unibertsitate Institutuan. José Martí. Il Maestro delle due Americhe (2002) eta Ernesto Che Guevara (2004) liburuak idazteaz gainera, hainbat lan itzuli ditu italierara, eta beste zenbaiten edizioan ere parte hartu du.