- Home
- Liburutegia
- Egileak
- Norman Bethune

Norman Bethune
1890ean sortu zen, Gravenhursten, Kanadan. Lehenengo Mundu Gudan parte hartu zuen, andari. Mediku ikasketak egin eta diziplina zenbait berrikuntza preziatuz hornitu eta gero, Espainiako gerra zibilera joan eta transfusio unitate batean jardun zuen. Urduria sortzez, Espainiatik igaro ondoren, borondatez alderdiz bainoago komunista den honek Txinara aldatzea erabaki zuen, Japoniarekiko gerra garai betean, ospitale bat eraikitzeko eta gainean zuten hondamendia arintzen lagunduko zuten medikuak trebatzeko. Txinan heriotza heldu zitzaion, eta horrekin, baita “loria” ere, 1939an.
Zabaldu