Lore Agirrezabal
Zarautz (Gipuzkoa), 1979
Kazetaritzan lizentziatua da, eta Egunkarian lanean aritu ondoren, egun, Zarauzko Txaparro aldizkariaren kudeatzailea eta Argia aldizkariko kolaboratzailea da. Eusko Ikaskuntzako eta Udako Euskal Unibertsitateko prentsa bulegoan ere jardun du kazetari-lanetan. Esku artean duzun hau da idatzi duen lehen liburua.