Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Ikasi eta irauli
Ikasi eta irauli
0,00 € 15,68 € Kluba
Saskira gehitu

Ikasi eta irauli Euskal ikasle mugimenduaren historia

Eskuartean duzuna ez da ohiko liburua. Esan liteke liburu historikoa dela, orriotan Euskal Herriko hezkuntzaren, ikasleriaren eta ikasle mugimenduaren historia azaltzen baita. Esan liteke, halaber, kronika liburua dela, hainbat eta hainbat ikasle belaunaldiren ametsen eta egintzen berri ematen baitu. Eta esan genezake, azkenik, lekukotza liburua ere badela, garaiko ikasle mugimenduaren protagonisten hitzak jasotzen ditu eta. Egileek badute horretan zerikusirik; historialari bat, kazetari bat eta ikasle mugimenduaren azken garaiak bizi izan dituen lekuko bat izan dira euskal ikasle mugimenduaren historia idaztearen arduradunak. Egileak:MIKEL ZABALA MONTOYA (Bilbo, 1972). Deustuko Unibertsitatean Historia doktore eta R. M. Miezak zuzendutako Gatzaren Estankoaren Matxinadari buruzko tesiaren egilea da. Brujería e Inquisición en Bizkaia. Siglos XVI y XVII (Sorginkeria eta Inkisizioa Bizkaian. XVI. eta XVII. mendeak) eta Euskaldunak matxino (Matxinadak ulertzeko gida) liburuak idatzi ditu, hala nola Bizkaian XVI. eta XVII. mendeetan izan ziren hainbat liskar sozialei buruzko artikuluak. Txalaparta argitaletxean J. M. Lorenzorekin lamkidetzan J. A. Etxebarrietaren Los vientos favorables. Euskalerria. 1839-1959 (Aldeko haizeak. Euskalerria 1938-1959) lana apailatu zuen. Irakaskuntza ertainean historia eskolak eman ditu, eta Bilboko Bidebarrietako liburutegi nagusian lan egin du. SABINO ORMAZABAL ELOLA (Donostia, 1953). Liburuan aipatzen diren gazte zein ikasle talde askotan parte hartu zuen. Komite antikuklearretako eta Eguzki erakundeko kide izan da, baita zenbait elkarte kulturaletakoa ere. Antimilitarista eta Joxemi Zumalabe Fundazioaren patronatuko kide, 2000. urtean atxilotu egin zuten eta 18/98 Sumarioan auzipetuetako bat da, desobedientzia zibilaren atalean, hain zuzen ere. Egun, Gara egunkarian egiten du lan. Ekologismoaren historiaz eta desobedientzia zibilaz hainbat lan argitaratuak ditu, besteak beste Sufrimenduaren mapa (osatugabea) (2003) eta Ez naiz pegata hutsa. Gladys, eguzkiarekin maitemindu zenekoa (2004). Gaur egun, Euskal Herriko mugimendu sozialen historia ari da prestatzen. IGOR ARROYO LEATXE (Iruñea, 1978). 15 urtetatik Barañaingo Iako militante izandakoa, Leioara joan zen Soziologia ikastera. Iako bozeramaile lanak egin zituen 1997. eta 2000. urteen artean. Ikasketak amaitu ostean, Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenaren sorreran parte hartu zuen eta eragile horren koordinatzaile gisa aritu da azken urteotan. 2000. urtetik 2003.era Euskal Herritarrok taldeko parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan, besteak beste bertako Hezkuntza Batzordean parte hartuz. Makina bat iritzi artikulu argitaratu ditu egunkari eta aldizkarietan.

0,00 €
15,68 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Txalaparta
Txalaparta
Bilduma AMAIUR
Generoa Saiakera
Edizioa 2
ISBN 978-84-8136-333-3
Hizkuntza Euskara
Herrialdea Euskal Herria
Argitalpen data 2005 aza 16
Orri kopurua 332
Pisua 416gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erlazionatutako artikuluak

Erosi