- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- El sistema del pájaro
El sistema del pájaro Colombia laboratorio de barbarie
Kolonbiari buruzko irakurketa kezkagarria, bortxak birsorturiko laborategi itogarria den herrialdea, non, denik eta demokrazia formalena eskandaluzko injustizia sozialarekin batera bizi den. Saiakeratik zatirik gogorrena atereaz eta kontaketaren alde gartsuena, Piccolik ustelkeri, gehiegikeri eta zigorgabetasun labirinto batean sarraraziko gaitu. Lautada izugarriak, oihanak, ibai eta mendikate emaritsuak dituen herrialde batean, interes neoliberalek, ongi koipeztatutako nagusitasun sistema bat eta berau defendatzeko prest dauden exekutatzaile sare handi bat behar dituzte. Gerlari pribatuak, buruak, paramilitarrak, enpresariak, politikoak, babesleak eta oligarkak: denak dira Kolonbian sistemak funtzionatzen duela erakusten digun liburu honetan beharrezkoak diren pertsonaia nagusiak. Askatasuna bermatua dago… nahiz eta lortzeko ondorioak garesti atera.
Iruzkinak 0 iruzkin