- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- ETA. Una historia en imágenes (1951-1978)
ETA. Una historia en imágenes (1951-1978)
XX. mendearen erdirantza, ikasle talde batek EAJk ordezkatzen zuen abertzaletasun historikoarekin etetea erabaki zuen, Agirre lehendakariaren heriotza eta nazioarteko komunitatearen traizioaz geroztik lur jota eta zurrunduta baitzegoen. Txillardegik proposatuta, isilpeko talde txiki horrek Euskadi Ta Askatasuna izena hartu zuen, Euskal Herriaren historiaren ibilbidea aldatuko zuen erakundeari hasiera emanez. Haien artean baikorrena zen Madariagak, bilera amaieran, laster EOKA baino ezagunagoak izango zirela bota zuen. Historiak arrazoia eman zion.
Lan honen asmoa orduan sortutako erakundearen bilakaera modu grafikoan jasotzea da, 1951 eta 1978 urte bitartean; klandestinitatearen mugaz gaindi, kazetaritzaren edo historiografiaren begiradatik haratago joatea. Irudiaren sasoian bizi gara eta horretan pentsatuta egin dugu lan, luze eta sakon. ETAren sorrerari zein bere militanteei, harremanei, banaketei, ekintzei eta ideologiei buruzko ezohiko begirada dakargu, gaur egungo belaunaldiei zein etorriko direnei iragana ulertzeko gakoak eman nahi baitizkiegu, horiek gabe ezin baita ulertu ez garena, ez izango garena.
Xehetasunak
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
Este libro es espectacular. Pese a haber pasado años haciéndolo y sabérmelo casi de memoria, cada vez que lo cojo, lo sigo disfrutando. Este es, seguramente, el libro que más orgulloso me siento de haber publicado desde que trabajo como editor en Txalaparta.