- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- El canto de la muerte por un dolor apache
El canto de la muerte por un dolor apache
Jeronimo izeneko indio baten historia da hau. Goyahkla zuen berezko izena eta bere arbasoen lurrean bizi zen basati eta libre. Egun batean, Gizon Zuriak suntsitu zuen haren familia: bere ama, bere bizi-laguna, bere semeak. Haren atsekabea izugarria izan zen. Jateari utzi zion, hitzik gabe geratu zen. Nork gaindi dezake horrelako trantzea? Mendekua prestatu zuen. 1851ko irailaren 30ean, San Jeronimo egunez izan zen. Errespetu handiz, Patrick Mosconik nazio apatxearen azken epopeia tragikoa kontatzen digu liburu honetan: jaka urdindunen aurka ausardiaz eta desesperoz egindako borrokaldiak, sinatutako itunak... traizioak. Estatu Batuetako gobernuak bake ohoretsua eta Floridan lur sail batzuk eskaini zizkien. Benetan gertatu zena, Mosconik kontatzen digun bezala, oso bestelakoa izan zen. Alabamara lehenik eta gero Oklahomara deportatuta, bizitza osorako giltzapean aurkitu ziren apatxeak.
Iruzkinak 0 iruzkin