- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- La rebelión del arco iris
La rebelión del arco iris
Lurraren ahotsak dira haienak. 500 urteko sufrikario eta bazterketan sustraitzen da haien protesta. Erro horretatik joan dira hazten, bata bestearen ondoren, Ekuadorreko herri altxamendu ezberdinak, 2000ko urtarrilaren 21ean, askapen matxinada adieraziz, indoamerikarren menperaezintasunaren ikurra irudikatzen duen ortzadarraren koloreek Quitoko zerua bete zuten arte. Egun haietan denek, indigena, mestizo eta zuriek, batera, erakutsi zuten behetik abiatuta, mantso baina gelditu gabe eraikitzen dela herri boterea. Eta orduan erabateko garaipena eskuratu ez bazen ere, aurrerabidean irmo jarraitzeko oinarriak finkatu ziren. Liburu honetan, latinamerikar herri borroken historian jasota geratuko diren egun haietan protagonista izandako eta egun ere direnetako batzuek arrakasta hura eta bere ondorioak aztertzen dituzte
Iruzkinak 0 iruzkin