- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- El jarrón roto
El jarrón roto La transición de Navarra: una cuestión de Estado
Franco hil ondoko urteetako historia iruzur handi baten eta frustrazio mingarri baten kronika da. Nafarroako trantsizioa 1975ean hasten den ibilbide zoragarritzat kontatzen dutenen aldean, egileak hogeita hamarreko urteetako errealitate historikora eta bereziki estatutu eztabaidara egiten du atzera Franco hil zenean gertatu zena lehendik ezaguna zela frogatzeko. Lan zorrotz eta dokumentatu honek eskaintzen dizkigun datu batzuen arabera -hala nola Jesús Aizpúnek Zerbitzu Sekretu frankistekin zuen harremana, horiek nola begiratzen zioten foru kontuari Estatua indar subertsiboen aldean indartzeko mekanismo gisa, PNVk frankismo ondokoa prestatzen ari zirenekin zituen harremanak eta PSOEk erreformaren diseinuan izan zuen inplikazioa-, Nafarroako trantsizio “eredugarri” horren atzean azpikeria handia, non gutxi batzuek gizarte osoa erabili zuten, agertzen da.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin