Aurkezpena - proiekzioa - solasaldia
Erresistentzia mugimenduak 80ko hamarkadako Iruñean
Begirada bat garai hartako borroka sozial eta politikoei, hitzez eta irudiz
Euskal Herrian 80ko hamarkadan sortutako erresistentzia mugimenduari buruzko trilogiako bigarren liburua aurkeztu du berriki Jakue Pascualek. Eta Joxe Lacallek borroka horien irudi guztiak ditu; duela gutxi plazaratu du bere memoria fotografikoen hirugarren edizioa. Haiek dira inor baino egokiago, urte ero eta mugitu haietan Iruñean zegoen beroaldi politiko eta sozialaren berri emateko, hitzez eta irudiz.

Zapatería 40aren okupazioa, Iruñea for Katakrak, Caldereríako pareta, Eguzkiren gorakada eta kanporatzea, zentral nuklearren kontrako borrokak, borroka feministak eta intsumisoenak, prozesio ateoak, kaleak, garitoak, barraka politikoak, kontzertuak, punka... Jakue Pascualek Iruñeko 80ko hamarkadako borrokak ekarriko ditu gogora, Joxe Lacalleren bizipenak eta argazkiak lagun. Luxuzko bikote honekin bidaia bat eginen dugu, denak posible zirudielako dena ezbaian zen garai hartara.

Albiste eta ekimen berriak
Euskal Herriko historia XX.mendean
El pulso de la calle, en una novela negra
2025.02.11
La toma de conciencia del colonizado
2025.02.10
Iruzkinak 0 iruzkin