Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

'Solasaldi gorri-separatista'

Memoria, oraina eta geroa

'Apología. Memorias de un editor rojo-separatista' liburuaren aurkezpena eta solasaldia

Jose Mari Esparzak berak zehazten duenez, memoria gorri-separatista hauek ez diote iraganari dei egiten, etorkizunari baizik. Horregatik, otsailaren 8an, gonbidatu berezi batekin aurkeztuko ditu Tafallan: Arnaldo Otegi. Ekitaldian, politikaz eta liburuez mintzatuko dira, memoriaz, orainaz eta geroaz; Txalapartaren 30 urteei begira jarriko dira, atzera, beraz, baina, hain zuzen, gaur egun Nafarroan eta Euskal Herri osoan ditugun erronkei heltzeko helburuarekin.

Urrian argitaratu zen Apología. Memorias de un editor rojo-separatista, eta honezkero hirugarren edizioa kalean da. Liburuan, Esparzak ibilbide editorial eta politikoaren kronika egiten du, eta kronika hori aldi berean da Tafallan, Euskal Herrian eta munduan egin diren azken lau hamarkadetako borrokaren kontaketa bat. Horrela, autobiografia bat edo Txalapartaren historia liburua izateaz harago, kultur erresistentziaren lekukotza bat da, ideien aldeko gudu bat gehiago, egungo editorearen ofizioari buruzko hausnarketa bat eta pentsamenduaren, ekintzaren eta edizio independentearen apologia bat.

Gure herriaren historia hurbilean egindako ibilbidean, Jose Mari Esparzak behin baino gehiagotan egin du topo Arnaldo Otegirekin, liburuko zenbait pasartek erakusten dutenez. Eta ez da gutxiagorako, Otegiren lidergoak karisma handia eta paper funtsezkoa izan baitu egoera politiko berrian.

Kidetasun politiko eta editorial horretatik sorturiko harremana mintzagai izanen dute datorren otsailaren 8an, Jon Jimenez Txalapartako editorea lagun dutela. Eta, nola ez, Arnaldo gurekin denez, gaurkotasunezko gaiei buruz galdetzeko ere tartea egonen da, etorkizun hurbil ditugun udal- eta foru-hauteskundeak eta Nafarroaren geroa ardatz hartuta.

Ekitaldia otsailaren 8an izanen da, ostiralarekin, arratsaldeko 7etan, Tafallako kultur etxean.

 

Erlazionatutako edukiak

Apología de 30 años de edición · Títulos seleccionados y comentados por Jose Mari Esparza

2018.11.11

Mediante esta selección de títulos os  proponemos un recorrido atípico: de la infinidad de libros que cita Jose Mari Esparza en su último...

[Adelanto] Las apologías de Jose Mari Esparza

2018.10.22

En las siguientes líneas hemos seleccionado varios extractos de las memorias de Jose Mari Esparza. La mayoría hacen referencia a pasajes...

'La cuestión': un libro por encargo para dos (fallidos) procesos de negociación

2018.10.30

Así nació el libro 'Vascosnavarros. Guía de su identidad, lengua y territorialidad'.

Iruzkinak 0 iruzkin

Erlazionatutako liburuak

17,00 16,15 Kluba
45,00 42,75 Kluba
14,40 13,68 Kluba
18,50 17,58 Kluba
16,80 15,96 Kluba
15,00 14,25 Kluba
16,00 15,20 Kluba
36,00 34,20 Kluba

Albiste eta ekimen berriak

Euskal Herriko historia XX.mendean

Parte hartuko dute: Hainbat irakasle

El pulso de la calle, en una novela negra

2025.02.11

Trabajo sucio narra la lucha de su protagonista por salir adelante tras un pasado marcado por la kale borroka y la delincuencia, enfrentando...

La toma de conciencia del colonizado

2025.02.10

Luchar por tierra extraña es la primera novela escrita en tigriña y una de las primeras escritas en lenguas africanas. Creada en 1927, fue...