Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Nobedadea

Gerezi garaia: Aurkezpena Iruñean

Lucio Urtubiaren biografia ilustratua

Lucio Urtubiaren bizitza eleberri grafiko batean biltzeko erronkari ekin dio Mikel Santos 'Belatz' irudigile nafarrak. Eta emaitza izugarria izan da, zinez ederra. Egileak Gerezi garaia aurkeztuko du ekainaren 28an, 19.00etan Katakraken. Ondoan izanen ditu Mikel Urmeneta, La Chula Potra eta Jon Jimenez Txalapartako editorea.

Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan da, eta, batzuek kontrakoa uste duten arren, ondare hori utzi digu, Lucioren altxorra. Belatzek luze galdekatu du Lucio hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak iruditan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, cascantearraren biografo ofizial bihurturik, ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatuko dizkigu irudigile iruindarrak. Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziei iskintxo egiteko asmatutako trikimailuak, familia-kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga-zeharkaldiak… Guztia edo ia guztia kontatuko digu Luciok akzioz eta ekintzaz betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: «Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da».

ELKARRIZKETA • Belatz: “Droga baten antzekoa da Lucio Urtubia”

ADELANTO • Epílogo al libro 'El tesoro de Lucio' · Por Lucio Urtubia

Mikel Santos 'Belatz'

Belatzek ilustrazioa eta komikigintza ditu ofizio. Mikel Urmenetaren sortze-taldearen parte da eta, bai nazio zein nazioarte mailan, hainbat haur-ipuin ilustratu ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Tim Burtonek berak zuzendutako Pesadilla antes de Navidad (Penguin) filmaren komikirako egokitzapena. Horrez gain, elkarlanean egindako eta hainbat hizkuntzatan argitaratutako testu-liburutan parte hartu du. Osasuna Fundazioarentzat 90 minutos en el Reyno eta Nafar Gobernuarentzat Una aventura en tres tiempos komikien egilea da ere.

Iruzkinak 0 iruzkin

Erlazionatutako liburuak

17,90 17,00 Kluba
16,00 15,20 Kluba
22,00 20,90 Kluba
22,00 20,90 Kluba
22,00 20,90 Kluba
22,00 20,90 Kluba

Albiste eta ekimen berriak

Euskal Herriko historia XX.mendean

Parte hartuko dute: Hainbat irakasle

El pulso de la calle, en una novela negra

2025.02.11

Trabajo sucio narra la lucha de su protagonista por salir adelante tras un pasado marcado por la kale borroka y la delincuencia, enfrentando...

La toma de conciencia del colonizado

2025.02.10

Luchar por tierra extraña es la primera novela escrita en tigriña y una de las primeras escritas en lenguas africanas. Creada en 1927, fue...