Hamburgo Platz
Gu orduko hauek · solasaldia & errezitaldia
Garazi Arrula Ruiz eta Lutxo Egiarekin Bilboko Biban

Hamburgo Platz Bilboko Biba-n hilero ospatzen den literatura-ekitaldia da. Edizio honetara, Garazi Arrula Ruiz gonbidatu dute, 'Gu orduko hauek' bere azken ipuin liburua aurkeztera. Lutxo Egia izanen da harekin batera, solasaldi, errezitaldi eta mikro-irekia batzen dituen ekintza honetan.
Solasaldia & Errezitaldia & Mikro irekia | Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz & Lutxo Egia
BIBA! (Erronda k. 2, Bilbo)
Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari: Gu orduko hauek.Gu pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia. Ordukok distantzia dakar gogora, iragan den garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena. Hauek, berriz, erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horretako parte.Hirurak elkarrekin jarriz gero, multzo bakarrean, bereizketa horiek guztiak ikusgarri egiten dira.Hala, bada, distantzia dago ipuinotan: ezberdinaren aurrean sentitzen den bestetasuna; errealitatea eta fantasia banatzen duen bitartea; desiraren zirrikituetatik sartzen den urruntasuna; senidetasunak gainditzea lortzen dez duen hesia; gizakion artean dagoen inkomunikazio hitsa.
Albiste eta ekimen berriak
Euskal Herriko historia XX.mendean
El pulso de la calle, en una novela negra
2025.02.11
La toma de conciencia del colonizado
2025.02.10
Iruzkinak 0 iruzkin