Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Ekimenak
  • 'Armagabetzea. Euskal bidea' liburuaren aurkezpena Iruñean

'Armagabetzea. Euskal bidea' liburuaren aurkezpena Iruñean

Katakraken izanen da 'Armagabetzea. Euskal bidea' liburuaren aurkezpena. Iñaki Egañak, Rufi Etxeberriak eta Goizeder Tabernak obra honen nondik norakoak izango dituzte hizpide bertan. ETAren armagabetzea nola izan zen posible eta nola iritsi zen erakundea amaieraraino eta instituzio, jendarte, nazioarteko eragileen, alderdi politikoen... inplikazioa aztertuko dituzte besteak beste. Ezagutzen ez ziren dokumentu eta xehetasunak biltzen ditu obrak.

2017ko apirilaren 7an, ia hirurogei urteko ibilbidea eginda eta bere jarduera militarra behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik sei urtera, ETAk bere burua «erakunde armagabetutzat» jo zuen. Egun bat geroago, erabaki hori gauzatu egin zen, bakearen artisauek armagabetzea in situ zainduta. ETAren adostasunarekin, gizarte zibilak bere gain hartu zuen armen eta lehergailuen gaineko erantzukizun politikoa eta teknikoa, eta, hala, Madrilek eta Parisek inposatutako blokeoa hautsi zen.

Egun historiko hura Aieteko Konferentziarekin abiatutako bide bihurgunetsu baten emaitza izan zen. Bide hori zailtasun handiekin egin zen, zailtasun horiek ausardia eta irudimen dosi itzelekin gaindituta. Armen inbentario- eta zigilatze-prozesua, zeina poliziaren presio etengabearen pean egin zen, eta artisauen Luhusoko desobedientzia zibileko ekintza egin ez balira, armagabetze ordenatu baten helburua ameskeria izango litzateke gaur egun.

Liburu hau garrantzi handiko gertakari hartan esku hartu zuten eragile guztien makina-gelara iristeko aukera eman duen talde-lanaren emaitza da, eta informazio zehatza eta eragile politiko eta sozial nagusien, artisauen, nazioarteko eragileen, ordezkari instituzionalen eta dagoeneko armagabetuta dagoen erakundeko mintzaideen lekukotzak jasotzen ditu. Orain arte argitaratu gabeko dokumentu eta material fotografikoz osatu da, eta euskal gatazkari aurre egiteko modua aldatu zuen eta, zalantzarik gabe, munduko hainbat tokitan gatazka politiko armatuetarako konponbideak bilatzeko lanean ari diren pertsona guztientzako erreferentzia izango den prozesuari buruzko kontakizun osoena da; euskal bideari buruzkoa, alegia.

Iruzkinak 0 iruzkin

Erlazionatutako liburuak

24,00 22,80 Kluba
28,00 26,60 Kluba
24,00 22,80 Kluba

Albiste eta ekimen berriak

Euskal Herriko historia XX.mendean

Parte hartuko dute: Hainbat irakasle

El pulso de la calle, en una novela negra

2025.02.11

Trabajo sucio narra la lucha de su protagonista por salir adelante tras un pasado marcado por la kale borroka y la delincuencia, enfrentando...

La toma de conciencia del colonizado

2025.02.10

Luchar por tierra extraña es la primera novela escrita en tigriña y una de las primeras escritas en lenguas africanas. Creada en 1927, fue...