Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Lemoiz: herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka

Lemoiz: herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka

Berrogei urte bete dira aurten Lemoizko zentral nuklearraren proiektua bertan behera utzi zutenetik. Efemeridea baliatuta, orduko borroka ikertzen aritu da Iñaki Petxarroman (Lasarte-Oria, 1973), nuklearizazioaren aurkako mugimenduan aritu zirenengana joz, iritziak bilduz eta garaiko iturriak arakatuz. Lan horren emaitza da Lemoiz. Herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka liburua, orduko borrokaren izaera anizkoitza azaltzen duena, non borroka molde ezberdinak batu ziren, norbere bidetik lortzen zaila izango zena lortzeko: proiektuaren deuseztatzea. 

Lemoizen aurka herri mugimenduaren bultzada handirik izan ez balitz, ETAren esku hartze hutsak ez zuen agian azkenean lortu zuen emaitza lortuko

40 urte bete dira Lemoizko zentral nuklearraren proiektua bertan behera utzi zutenetik. Borroka ekologistaren ikur da Lemoizkoa, baina, liburuan, “erro ekologistako auzia” bai, baina “dezente gehiago” ere izan zela diozu. Zergatik?

Erro ekologistako gatazka batetik, herri erantzun zabala heldu zelako eta, besteak beste, garai hartako Euskal Herriaren egoera politikoaren ondorioz, indarkeria armatu ezberdinen eragina oso handia izan zelako. Gatazka honen testuinguruan hamar pertsona hil zirela nabarmendu behar da, eta ETAren esku hartze armaturik gabe zaila da ulertzea zergatik, azkenean, Lemoizko zentral nuklearra bertan behera uztea erabaki zutenek hartu zuten horretarako erabakia. 

Baina, horrez gain, Lemoizko gatazkaren testuinguru horretan gizartean aktibatu ziren alor batzuk berritzaileak izan ziren, eta hor desobedientzia zibil masiboaren erakustaldi esanguratsuak aktibatu ziren, besteak beste, Iberduero argindar enpresaren aurka egin zirenak: itzalaldi masiboak etxeetan, okupazioak bulegoetan, argindar fakturak ez ordaintzeko ahaleginak... Hori dena Lemoizko auzi honen baitan gertatu zen.

 

Euskal Herrian, Lemoizkoaz gain, proiektu nuklear gehiago ere zeuden aurreikusita. Zerk azaltzen du gure lurraldeko pilaketa hori? 

1970eko hamarkadan lau zentral nuklear eraikitzeko egitasmoak egon ziren mahai gainean, erakunde frankisten mahaietan: Deban, Ea-Ispasterren, Lemoizen eta Tuteran. Garbi dago frankismoaren aldetik bazegoela borondate bat oso adiskidetzat ez zuen Euskal Herriko gizartea proiektu nuklearrekin zigortzeko.

 

Proiektu horien kontra herri olatu bat altxatu zen, borroka molde eta giza-kapa ezberdinak bildu zituena. Zerk bultzatu zuen halako erantzuna?

Segur aski arrazoi ugari egon ziren halako herri erantzun sendo eta askotarikoak gertatzeko. Lehenengoa da Euskal Herrian garai hartan zegoen egoera politiko eta sozial  nahasi eta bizia. Frankismoaren hondarreko urteak ziren, aldaketa handien atarian bizi zen gizartea, eta era guztietako lorpenak eskuratzeko itxaropena bizirik zegoen gizartean. Horrez gain, mugimendu antinuklear eta ekologista indarra hartzen ari zen Europako hainbat tokitan, besteak beste, gerra hotzeko giro militarizatuarengatik, eta horren oihartzuna Euskal Herrira ere iritsi zen, zentral nuklearren proiektuak hauspotuta. Gizarteak ondo ulertu zuen proiektu horiek zekarten kalte eta arriskua zein zen, eta horretan eragin handia izan zuten tokian-tokian egon ziren antolakundeek.

 

Hala ere, ETAren esku-hartzea funtsezkoa da gerora gertatu zena ulertzeko, batez ere Jose Maria Ryan ingeniariaren bahiketa eta hilketaz geroztik. Eztabaidak hor dirau, ETArena ote den zentrala bertan behera uztearen lorpena ala herri mobilizazioarena. Zein da zure erantzuna?

Ez dago erantzun errazik horri dagokionez. Are gehiago, segur aski, interpretazioa eskatzen duen erantzuna da, ez baita sekula jakingo benetan zer dela eta erabaki zuten Lemoizko zentrala bertan behera uztea. Garbi dago ETAren esku hartze armaturik ez balitz izan zentrala piztu egingo zutela, besteak beste, erakundeak egindako atentatu batzuek urteetako atzerapenak eragin zituztelako martxan jartzeko prozesuan. Gainera, Ryan eta Pascual ingeniari buruak hil ostean, Iberduerok oso zaila zuen zentralaren ardura teknikoa hartu nahi zuen inor lortzeko. Beraz, ETAren esku hartzea, garbi dago, ezinbestekoa izan zen proiektua zakarrontzira botatzeko. Baina, jakina, Euskal Herriaren historiari erreparatuz gero, erraz ohartzen ahal gara hori ez dela arrazoi nahikoa, besteak beste, ETAk esku hartu duen beste auzi batzuetan –harekin parekatu ditzakegun beste auzi batzuetan, AHTaren aurkako borrokan, adibidez– emaitza ez baita berdina izan. Beraz, argi ikusten da Lemoizen aurka herri mugimenduaren bultzada handia izan ez balitz, ETAren esku hartze hutsak ez zuela agian azkenean lortu zuen emaitza lortuko.

 

Edonola, ETAk ez zuen hasieratik parte hartu borroka horretan; bere esku-hartzeak mugimenduan eragin zezakeen kontrakotasun eta arrakalen beldur zen. Zergatik erabaki zuen orduan azkenean esku hartzea?

Jose Antonio Torre Altonaga Medius etakideak dioenez, esku hartzea erabaki zuten ikusi zutenean proiektua bultzatzen ari zirenek ez zutela asmorik herriaren hitza entzuteko eta proiektua gelditzeko. Orduan erabaki zuen ETAk indarrez erantzutea. Ordurako, obra jadanik oso aurreratuta zegoen, 1977. urtean.

Beste liburu interesgarri batzuk

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Libano: ehunka urteko kultura, bizilagun "berri" batek mehatxatuta

2025.02. 4

La toma de conciencia del colonizado

2025.02.10