Xabier Peñalver Iribarren
Donostia (Gipuzkoa), 1952
Arkeologian doktorea da eta orain dela hogeita bost urte indusketak zuzentzen ditu historiaurreko aztarnategiotan: Praile Aitz I. (Deba) haitzulo paleolitikoan, Langagorri (Astigarraga-Errenteria) eta Mulisko Gaina (Hernani-Urnieta) monumentu megalitikoetan eta Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Basagain (Anoeta) herrixketan. Nabarmentzekoak dira bere liburuetarik Sobre el origen de los vascos (1999), El hábitat en la vertiente atlántica de Euskal Herria. El Bronce Final y la Edad del Hierro(2001), Intxur. Burdin Aroko herrixka (2002), Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan (2003) eta Mairubaratzak. Pirinioetako harrespilak (2004). Gaur egun Goi Paleolitoko eta Burdin Aroko hainbat aztarnategi eta material ikertzen ari da Gipuzkoako lurraldean.