Toti Martínez de Lezea
Gasteiz (Araba), 1949
Gasteizen jaio zen 1949an, baina Larrabetzun bizi da aspaldidanik. Itzultzailea da. 1978an Kukubiltxo antzerki taldea sortu zuen senarrarekin eta beste zenbait lagunekin batera, eta bost urtez talde hartan aritu zen lanean. 80ko hamarkadan haurrentzako bideo eta telesaioen gidoilaria eta zuzendaria izan zen. 1998an argitaratu zuen bere lehen nobela historikoa: La calle de la Judería, arrakasta handiz. Ordudanik, beste hamar liburu inguru argitaratu ditu, beti ere eleberri historikoen ildotik. Euskal kondairak eta ohitura zaharrak biltzen dituzten lanak ere plazaratu ditu.