Rafael Azcona Fernandez
Logroño, 24 de octubre de 1926 - Madrid, 24 de marzo de 2008.
Zinema espainoleko gidoilari garrantzitsuenetakoa izan zen. Eleberriak idazten hasi zen, eta 1951etik umore-aldizkaritan parte hartu zuen, La codorniz izenekoan, kasu. 1959an, Marco Ferreri zuzendari italiarrak haren eleberria, El pisito, zinemara egokitzeko laguntza eskatu zion, eta horrela sartu zen behin-behinean zinemaren munduan; behin betiko izan zen, ordea, ez baitzuen harrezkero utzi.