Rafael Alemañ
(Alicante), 1966
Biokimikan lizentziatua da, Valentziako Unibertsitatean, eta Oinarrizko fisikan UNEDen. Egun, ikertzaile kolaboratzailea da, eta doktoretza egiten ari da Materialen Zientzia eta Teknologian, Elcheko Unibertsitatean (Alicante). Zientzia-dibulgaziozko hainbat liburu kaleratu ditu, hala nola, Grandes metáforas de la física, Tras los secretos del universo, Relatividad para todos, Física para todos eta Fronteras de la realidad.