- Home
- Liburutegia
- Egileak
- Patxi Zabaleta Zabaleta
Patxi Zabaleta Zabaleta
Leitzan jaioa den arren Iruñean bizi da eta lanbidez abokatu gisa aritzen da. Politikagintzaren arloan aspaldidanik murgilduta, Herri Batasunako parlamentaria da Nafarroako Legebiltzarrean. Literaturaren alor guztiak jorratu ditu: Zorion baten zainak eta Ezten gorriak olerki bildumak, Nafarroako azken mariskala antzeslana, Euskomunia ala Zoroastroren artalde! ipuin bilduma, Ukoreka, Badena dena da, eta Arian ari lanek osatutako eleberri trilogia eta politika eta gizarte mailako hamaika saio eta artikulu. Euskaltzaina da.
Zabaldu