Mikel Ayllon Corral
Laudio (Araba), 1980
Gazte mugimenduaren hainbat alorretan zein Hala Bedi irrati librean eta Gazte Algara, Gara egunkariaren gehigarrian lan egin du. 2001. urtean Haikaren aurkako operazioan atxilotu zuten. Urte bat eta lau hilabete preso eman ondoren behin-behineko askatasunean atera zen. Auzitegi Nazionalean berriki epaitua, absolbitu egin dute.