Lutxo Egia
Santander, 1969.
Bilbo du bizileku txikitatik eta gazte zela euskaldundu zen. Idaztean, eleberriak, narrazio laburragoak eta poemak tartekatzen ditu. Deustuko Unibertsitatean Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Deia-n, Administrazioa Euskaraz-en, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n kolaboratu izan du. Nontzeberri webgunea ere sortu zuen.