Luis Beroiz
Agoitz (Nafarroa), 1943 - Galdakao (Bizkaia), 2009
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean eta Ekonomia Zientziatan lizentziatua, hemezortzi urtez itsas arloan jardun zuen, eta ondoren Kalitatezko Kudeaketa programak ezartzeko aholkulari homologatu gisa ibili zen, batean zein bestean, Bilbon. Izaro Comunicaciónen eskutik Entre Estudiantes aldizkaria sortu zuen, talde horri zuzendutakoa. Bere semearen atxiloketaz geroztik, artikuluak idatziz kolaboratzaile moduan ibili zen hainbat komunikabidetan.