Juan Carlos Moreno Cabrera
Madrid (Madrid), 1956
Filosofia eta Letretan doktore eta Hizkuntzalaritza Orokorra arloan katedraduna da Madrilgo Autónoma Unibertsitatean. Hizkuntzalaritzarekin eta kultur aniztasunarekin lotutako UNESCOren hainbat batzordeko kide izan da. Zenbait batzorde zientifikotan ere parte hartzen du, eta hizkuntzalaritza ikerketari buruzko aldizkari ugaritan idazten du. Oihartzun handiko ikertzailea da, dibulgatzaile peto-petoa, baita munduko hizkuntza guztien defendatzaile sutsua ere. Hamabost liburu baino gehiagok osatzen dute bere bibliografia, gehienbat hizkuntzalaritzari, Espainiako estatuko hizkuntza gutxituei eta hizkuntza politikari buruzkoak, eta ezohiko arrakasta handia dute, gainera, historikoki publiko zabaletik urrun egon den arloa izanik.