- Home
- Liburutegia
- Egileak
- Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi (Donostia, 1929-2012), XX. Mendeko euskal idazle eta pentsalaririk inportanteenetarikoa. Inginiaria eta hizkuntzalaria, Herbestean 16 urtetik gora eman zituen eta hirutan egon zen kartzelan. ETAren sortzailea, euskararen aldeko jardun nekaezina Euskal Herriaren eskubide nazionalen aldeko borrokarekin batu izan zuen beti. Herri Batasunaren Mahai nazionaleko kide, senataria izan zen birritan. Hamarnaka liburu eta ehunka artikulu argitaratu zituen. Nabarmentzekoak dira Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Peru Leartzako (1960), Exkixu (1988) eta Labartzari agur (2005) eleberriak eta Huntaz eta hartaz (1965), Euskal gramatika (1978), Gertakarien lekuko (1985), Antigua 1900 (1991) eta Euskal Herria helburu (Txalaparta, 1994. Gazteleraz Euskal Herria en el horizonte) saiakerak.
Zabaldu