Gerry Adams
Belfast (Irlanda), 1948
Sinn Fein-eko presidentea. NICRA-Irlandako Eskubide Zibilen aldeko Elkarteko kidea, 1972an britainiarrekin isilpean negoziatzen aritu zen IRAko ordezkarietako bat izan zen. 70.eko hamarkadan hainbat aldiz sartu zuten kartzelan, eta haietako batean Bobby Sands-ekin egon zen ziega berberean. 1983an, Parlamentuko kide hautetsi zuten Belfast Mendebaldeko barrutitik; 1993ra arte jardun zuen karguan. Hamarkada horretan, haatik, ezin izan zuen bere jarlekuan eseri, Erresuma Batuan sartzeko debekua zeukalako.Irlandako bake prozesuaren protagonista nagusienetakoa, dudarik gabe, Estatu Batuetako lobby irlandar boteretsuaren laguntza bizia lortu du Adamsek, eta gaurkoz atzeraezina dirudien bateratze prozesuaren aitzindari nabarmena da.Txalapartan, Kalea, Antes del amanecer eta Hacia la libertad de Irlanda argitaratu ditu.