Gari Berasaluze Ostolaza
Getaria, 1975.
Kazetaritzan eta liburugintzan egin du bidea urte askoan, besteak beste Egin eta Urola Kostako Hitza egunkarietan, eta Txalaparta argitaletxean. Euskaldunon Egunkariako literatura gehigarriaren arduraduna ere izan zen, eta bertan egindako lanari esker Rikardo Arregi saria jaso zuen 1998an. Gaur egun, Irrizaingo Sailean aritzen da lanean. Azaro urrunetako intifadak (1996), Bobbyren hauspoa (1999), Tulipa gorriak (2002), Elurra ezin da erosi (2007), Elkano, itsasoak emandako bizitza (2008) eta Elaia, glutenik ez duen kolorea (2010) liburuak argitaratu ditu, baita Fidel Castroren Askatasunaren eskola (2000) eta Marcos komandanteordearen Zapataren koloreak (2003) euskaratu ere.