Ernesto Prat Urzainki
1978 Berriozar (Nafarroa, Euskal Herria)
Ernesto Little, nekazaritzari eta zurgintzari lotutako ikasketak egin zituen eta alor askotan aritu da lanean. Skalariak taldearekin sei urte egin zituen eta Kalapite taldeko kide izan zen.
2008an Guardia Zibilarengandik ihes egin eta idazten hasi zen. 2009an, sasian zegoela, Pyrenaicako mendi ipuinen IV. lehiaketan lehen saria eskuratu zuen Free Peltier Little Horse-n lanarekin eta 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Egile berrientzako euskarazko XXIII. literatur lehiaketan hirugarren saria irabazi zuen Lozen izan nintzen lanari esker. 2013. urtean lehen eleberria, Hiru ilargi laurden, argitara eman zuen Metaziri aldizkari- kolektiboaren eskutik.