- Home
- Liburutegia
- Egileak
- Edorta Jimenez Ormaetxea
Edorta Jimenez Ormaetxea
Edorta Jimenez Ormaetxea Mundakan jaio zen, 1953an. Elektronika arloko LH ikasketak eta Irakasle Eskolakoak egin zituen, Euskal Filologia adarrean. Hainbat lanbidetan ibilia da: marinel, irakasle, telebista-gidoilari, itzultzaile eta kazetari. Idazten aspaldi hasi zen, eta azken urteotan literaturari erabat emana dauka bere jarduna. Genero guztiak jorratu ditu Edorta Jimenezek: haur eta gazte literatura (George L. Steer. Gernikan izan zen kazetaria), kronika (Europako mugetan barrena), saiakera (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan), ipuingintza (Laudanoa eta sutautsa), eleberrigintza (Piztien itsasoa trilogia) eta poesia, azken hau Omar Nabarro heteronimoarekin.
Zabaldu