Asel Luzarraga Zarrabeitia
Bilbo, 1971.
Enpresa ikasketetan diplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da. Hainbat urtez irakasle lanetan ibili ostean, egun itzultzailea da. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil (Labayru) argitaratzeak eta VI. Igartza beka eskuratu izanak idazketa serio hartzera bultzatu zuten. Geroztik Karonte, Eleberria lantzeko gida (Antton Irustarekin batera), Mozorroaren xarma, Abaraska, Utopiaren itzalak eta Bioklik liburuak argitaratu ditu.