Alex Orbe
Barakaldo (Bizkaia), 1973
1995 urte inguruan marrazketan hasi zen profesional gisa. Bilbon marrazki bizidunak egiten zituen enpresa batean lanean hasi zen eta, bertan, zenbait film luze eta telesailen garapenean parte hartu zuen.2002an freelance gisa ibilbide profesionalari ekin zion eta bere jarduera ikasliburu, publizitate agentzia eta komikietara bideratu zuen baita web orrialdetarako flash animazioa egitera ere.