- Home
- Liburutegia
- Egileak
- Ahoztar Zelaieta Zamakona

Ahoztar Zelaieta Zamakona
1972an sortu zen, baserritar gudari baten biloba da eta apaiz ohi euskaltzale baten semea; 1995ean Kazetaritza ikasketak utzi zituen Egineko ikerketa-taldean lanpostu huts bat betetzeko. Ordurako bi urte zeramatzan Tas Tas irratian parte hartzen.Garzon epailearen aginduz 1998an Egin egunkaria itxi eta gero, ikerketa eta gizarte-salaketa helburu duen Ardi Beltza aldizkarian ibili zen editore. Garzonek Ardi Beltza ixteko agindua eman zuenean, 2001ean, Kalegorriako taldearekin jarri zen lanean. Aldi baterako utzi zituen gero kazetaritza-lanak Gazte kriminologia ikasketak egiteko.
Zabaldu