- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Zintzoen saldoan
Zintzoen saldoan
Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapurra orain, taldetxo batekin euskal jatetxerik onenetan lapurretan ari da. Baina negozioa zeharo okertuko da norbaitek euskal sukaldaritzaren etorkizuna den Kepa Pedrotegi sukaldaria hiltzen duenean. Gau horretan Pedrotegiren jatetxean afaldu zuen Enekoitzi egotziko diote hilketa eta, salaketa horretaz libratzeko bidean, abokatu, sukaldaritzakritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.
0,00 €
17,10 €
Kluba
Kopurua
Xehetasunak
Bilduma
AMAIUR
Generoa
Narratiba
Edizioa
1
ISBN
978-84-1531-342-7
Hizkuntza
Euskara
Argitalpen data
2012 abu 29
Orri kopurua
212
Pisua
100gr
Informazio gehiago
- Irakurtzeko zatia
- Elkarrizketa egileari Eguzki Irratian (mp3)
- Elkarrizketa Garan
- Elkarrizketa egileari Berrian
- Kritika Ortzadar aldizkarian
- Kritika Berrian
- Crítica en Pompas de papel (EiTB)
- Kritika Berton aldizkarian
Iruzkinak 1 iruzkin
Zintzoen saldoan eleberrian ezagutu nuen Enekoitz Ramirez detektibea. Eta, eleberri beltz onekin gertatu ohi denez, amaitu orduko piztu zitzaidan hurrengoa irakurtzeko gogoa. Hurrena Hiri hondakin solidoak izan zen. Ramirezen ikerketak Euskaltzaindira eramaten gaitu, euskaltzain, ertzain, unibertsitateko irakasle eta bestelako hiri-hondakinengana, eta haien sarean katigatzen. Klixe errazetan erori barik, pertsonaia mugakoak ditu definituak, eta ondo bilbatutako istorio bat, irakurlea liburua itxi gabe kapitulu batetik bestera eramaten duena. Ni hirugarrenaren zain nago. Zuek ez?