- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Siddhartha
Siddhartha
Siddharthak bilatzen zuena edo azken helmuga aurkitu duena esan nahi du sanskritoz. Azken helmugara iristeko bidean, lagungarri izan daitezke irakaspenak, Buda edo Mesiasak, baina baita natura bera ere: Ibaia, naturaren pertsonifikazio gisa, irakasle gorena izango da Siddhartharentzat, Vasudeva txalupariak iragarri bezala.Hinduismo, budismo, taoismo eta kristautasuneko osagaiak aurki daitezke Siddharthan. Buda historikoaren ibilbidearekin antz handia du Siddharthak: kasta eta etxea utzi eta aszetismoaren bitartez nitasuna gainditu nahi du lehenengo atalean. Taoismoarekin bat egiten du irakasle eta irakaspenekiko mesfidantza erakustean, jakinduria ezin dela hitzez eman ulertzen duenean.
0,00 €
10,93 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin