- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Pulp
Pulp
Oporraldia behar nuen. Bost emakume behar nituen. Ezkoa atera behar zidaten belarrietatik. Autoak olio-aldaketa behar zuen. Errenta aitorpena aurkeztu gabe nuen. Irakurtzeko nire betaurrekoei besoetako bat hautsi zitzaien. Apartamentuan inurriak neuzkan. Haginak garbitu behar zizkidaten. Zapaten takoiak higatuak nituen. Insomnioa nuen. Autoaren asegurua iraungia nuen. Bizarra egiten nuen bakoitzean ebaki piloa izaten nuen. Sei urte ziren barrerik egiten ez nuela. Kezkatzeko joera nuen, kezkatzeko inolako arrazoirik ez bazegoen ere. Eta benetan zertaz kezkatua nuenean, orduan mozkortu egiten nintzen. Telefonoak berriz jo zuen. Hartu egin nuen. Ze ostia. Nick Belane nintzen ni, superdetektibea.
0,00 €
14,68 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin