- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Los guardianes del poder
Los guardianes del poder El mito de la prensa progresista
Espero dezakegu komunikabide sistema korporatibista batek egia kontatzea, hain zuzen, enpresek mugitzen duten munduari buruz? Egunkariek, “progresistek” barne, modu objektibo batean informazioa eman al dezakete klima aldaketari edo lan esplotazioari buruz, irabazizko erakundeak badira eta beren diru-sarrera nagusia bezero publizisten mende badago? Informazioan diharduten hamaika langilerekin izandako elkarrizketek eta gutun-trukeek betetzen dituzten liburu honetako orrialdeak nahitaezko irakurketa dira ustez “liberalak” diren komunikabideek munduan benetan gertatzen denaren berri emateko duten gaitasun ezan sakondu nahi duen edonorentzat. Lan honek kontuak eskatzen dizkie kazetariei, Irak, Afganistan, Kosovo, Haiti, Timor Ekialdea, Mendebaldeko krimenak Erdialdeko Amerikan, eta abarrei buruzko informazio itxuraldatua dela eta. Haien erantzun harrigarriek eta anitzetan amorragarriek harrokeria islatzen dute, ardura falta ikaragarria eta boterearekiko koipekeria neurtezina. “Gogoan dudan kazetaritzari buruzko libururik garrantzitsuena da”. John Pilger “Komunikabideei buruzko azterketa kritikoa sekula ez da izan horren garrantzitsua, haien hutsune erabakigarriak betetzeko eta sortzen duten itxuraldatzea zuzentzeko bidean. Lan hau zerbitzu publiko izugarria da, zeregin hori energiaz, argitasunez eta arretaz egin baitu”. Noam Chomsky
Xehetasunak
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
Dura crítica a cierta prensa avilabacaicoa.blogspot.com.es/2018/02/periosimo-y-poder.html