- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- La Derrota De Carlomagno
La Derrota De Carlomagno Investigación sobre la batalla de Roncesvalles (778)
Oroitzapenek laurogeiko urteen hasierara naramate, orduan kontatu baitzigun Don Pedro izeneko Erriberriko irakasleak Orreagako bataila lehenengoz. Iruñeko harresietatik Pirinioetako baso itzaltsuetara goaz, non Errolanen olifantea eta Karlomagnoren negarrak entzuten baititugu. Istorio hura gogoan izan nuen ikerketa lan bat egiten hasi nintzen arte, urteak iraun duena; liburu hau da lan horren guztiaren emaitza, guduaren historiaz gainera, horretan parte hartu zuten protagonisten historia ere badakarrena, dokumentazio iturrietan nahiz egia, gezur edota kondairetan arakatzearen ondorioz. Adituen iritziak aurkezten dizkigu liburuak, gudua zehazki gertatu zen lekuari buruz, baita erromatarren galtzaden paper garrantzitsua, Erdi Aroko bideak eta Errolanen Kantorea ere. Hogeita hamar urte geroago, irakurlea eraman nahi dugu Pirinioetako paraje malkartsu haietara, 778 urteko abuztuaren 15era, gure historia bereizgarrituko duen amarrua gertatu aurreko uneetara.
Iruzkinak 0 iruzkin