- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Jokin Gorostidi
Jokin Gorostidi AutoBIONgrafia
Izenburua irakurri eta, akaso konturatu zara liburu hau ez dela ohikoa. Ez da biografia bat, ez da autobiografia ere... autobiongrafia da. Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpuruaren biongrafia da. Itziarrek soilik idatz zezakeen Jokinen biografia. Baina, nola kontatu Jokinen historia, azken hamarkadetako historia, berea kontatu gabe? Ezin. Horregatik liburu hau biografia bat da, biongrafia bat, baita guongrafia bat. Jokinen historia, pertsonala izanik ere, kolektiboa delako. Txabi, Xanti, Josu, Jokin... Euskal Herriaren alde borrokatu egin duten hamaika gizon-emakumeen biografia da hau.
0,00 €
18,62 €
Kluba
Kopurua
Xehetasunak
Bilduma
ORREAGA
Generoa
Saiakera
Edizioa
2
ISBN
978-84-8136-472-9
Hizkuntza
Euskara
Argitalpen data
2006 aza 15
Orri kopurua
378
Pisua
494gr
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
2006ko apirilean itzali zitzaigun Jokin Gorostidi, ezker abertzalearen iparrorratz nekaezina. Egunean bertan Deban egon nintzen orduan ezagutzen ez ninduen Itziar Aizpuruarekin, eta urte horretako azaroan aurkeztu genuen Itziar eta Jokinen autobiongrafia (Gari Berasaluzek asmatu zuen autobiongrafia hitz ederra). Itziarrek, ohi duen konpromiso eta eskuzabaltasunarekin, urte erditxoan bildu zuen herri baten, mugimendu baten, bikote baten, militante baten historia aparta; maitasuna, arima eta borroka sekula itzal ez daitezen.