- Home
- Liburu denda
- Nobedadeak
- Imperialismo y barbarie
Imperialismo y barbarie
Amerikako Estatu Batuetako inperioak, elkarte sionisten eta eskrupulorik gabeko batzordeen ezkutuko interesek bultzaturik, hamaika aldiz urratu ditu Giza Eskubideak, munduan han-hemenka: talde paramilitarrak armatu ditu, diktadoreak boterera bultzatu, estatu kolpeak babestu, eta gainera, haren gainbehera ekonomikoa gelditzen saiatzeko enpresa-estrategia malkarrak sustatu ditu. Jardun ilun horren ondorio dira herrialde arabiarrek bizi dituzten matxinadak, Ekialde Hurbileko gerrak, AEB eta Txinaren arteko tentsioa edo Latinoamerikako sozialismoaren goren aldia. Muturreko ikuspuntu sozialista batetik, James Petrasek agerian utzi nahi du boterearen sarea harilkatzen duten eskuak norenak diren, mundua eta egungo alternatibak inperialismorantz eta basakeriarantz mugitzen dituzten esku horien aurpegia, alegia.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin